PERYFERYKA PODKAST

Peryferyka Podcast 2: Eider Sanchez 'Xander'

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2025eko maiatzaren 31

Eider Sanchez, Xander, bele beltza. Guretzat Charli XCX euskalduna, bere hiperpop abestien letrek barrenak nahasten dizkiguten arren, dantza egiteko bezain doinu biziekin abesten ditu abeslari gazte honek.

Gaztea maketa lehiaketak musikagintzaren ateak zabaldu zizkion, eta gaur egun Xander goitizenarekin sinatutako proiektuan ez ezik beste hainbat ekimenetan gogotsu ari da, esaterako, Zirrara hirukoteko partaide da.

Eider bidelagun, gaztea izanik norbere ideiak islatuko dituen proiektu bat garatzearen nondik-norakoei buruz aritu gara. Tartean, sorkuntza prozesu orok dituen gorabeherak azpimarratu ditugu, eta bitxikeria pare bat ere jakin izan ditugu Eiderri buruz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak