HEMEN DEBAGOIENA

Goitik begira: Dorletako santutegia (Leintz Gatzaga)

Goiatz Arana Begiristain 2025ko mar. 18a, 15:45

Ur gazia isurtzen zuen iturriaren inguruan garatutako bizimodua eta ekonomia babesteko erromatarrek eraikitako gazteluaren hondarretatik sortu zen. 1331. urtean hiribildua sortu zenean, San Millan elizak hartu zuen haren lekua, eta parrokia izaera galdu zuen. Dorletako Ama txirrindularien zaindaria ere bada, eta santutegiaren barnean mailloten museo bat dago.

Egungo eraikina XVII. mendekoa den arren, hainbat estiloren nahasketa da. Maiatzetik urrira, domekero, 12:30ean, meza esaten da Dorletako santutegian. Irail hasieran erromeria egiten denean, Otxandiotik bertara oinez etortzeko ohitura dago. Kanpoaldeak atsedenaldirako leku aproposa eskaintzen du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak