ALBISTEAK

"Eugenio zen Gatzagako motorra"

Xabier Urtzelai 2023ko otsailaren 22a

Leintz Gatzagako alkate Eugenio Otsoa Ugalde hil zen atzo, martitzena, 71 urterekin, gaixotasun luze baten ondorioz. Hautesle Elkartea izenpean Gatzagako alkate izan da sei agintalditan, eta baita zinegotzi ere. Udaletxeko balkoian ikurriña eta herriko bandera haga erdian jarri dute dolu-seinale moduan, eta baita dolu-xingola atean ere. Udal ordezkariek hunkituta erantzun diote GOIENAri, Otsoak utziko duen hutsunea jakitun.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak