Auzo-konpost gunea bisitatzen izan dira Txinako teknikariak

Imanol Beloki Unamuno 2019ko urr. 3a, 17:45

Hondakinen kudeaketa ezagutzeko eta euren egoerara egokitzeko, Gatzagako eredua ikusten izan dira, gaur, Txinako zenbait ordezkari Leintz Gatzagako auzo-konpost gunean.

Hondakinen kudeaketa, hiri garbiketa eta ingurugiroa ardatz duen ISWA World Congress Bilbao 2019 kongresua izango da Euskalduna jauregian urriaren 7tik 9ra bitartean, eta, horren bueltan, Txinako zenbait teknikari, politikari eta ikasle auzo-konpost gune ezberdinak bisitatzen ari dira. Hain zuzen ere, Leintz Gatzagan izan dira gaur, bertako funtzionamendua ezagutzen.

Gatzagako konpost gunea eredu

Luar enpresako eta Gatzagako hondakinen teknikari den Joseba Sanchezen eskutik Euskal Herriko bio-hondakinen kudeaketa instalazio diferenteak ikusten arituko dira bi egunez, eta Txinan duten hondakinekin arazoari buelta emateko asmoz daudela bisitak egiten adierazi du Sanchezek: "Gurekin kontaktatu zuten txinatarrek, mundu mailako ISWA kongresuan ikerketa eta plana aurkeztu genuelako. Hala, tokian bertan ezagutu gura izan dute auzokonpost gunearen funtzionamendua, dituen arazoak, abantailak, eta hemen ikusitakoa euren egoerara egokitzea da duten asmoa".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak