Arizmendik antolatuta, ikastola herrira ateratzeko asmoz, 28. aldia izan zuen Eskoriatzako Ferixiek. Joan den zapatuan, ekainaren 6an, ospatu zuten, eta bertako ekoizleen eta artisauen topaleku izan zen eta urtero bezala, askotariko produktuak batu zituen azokak; guztira 75 postu egon ziren. Eguraldia lagun, jende asko ibili zen Eskoriatzan eta heldu, gazte edota etxeko txikienak giro ederrean aritu ziren. Azokaz gain, XVI. txorimalo lehiaketa, artilearen prozesuaren erakustaldia, txapel jaurtiketa txapelketa, kalejira trikitilariekin eta Gorosarri dantza taldearen erakustaldia ere izan ziren.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.