Bertako ekoizleen eta artisauen erakusleiho izan da Eskoriatzako Ferixie

Eki Letona Erretolatza 2026ko ekainaren 6a

Arizmendi ikastolak antolatutako 28. Ferixie ospatzen ari dira gaur Eskoriatzan, eta urtero moduan, askotariko produktuak batu ditu azokak. Guztira, 75 postu egon dira, bertako ekoizle eta artisauek, eta kanpotik etorri direnak jarritakoak. 

Goiz osoko eskaintza zabala prestatu dute antolatzaileek,  ikastolako langile eta gurasoen inplikazioz eraman dute aurrera eguna, herriaren parte-hartze handiarekin. Eguraldia lagun, jende asko ibili da Eskoriatzan eta heldu, gazte edota etxeko txikienak giro ederrean aritu dira.

Mota guztietako ekintzak izan dira eskoriatzako kaleetan, besteak beste, XVI. txorimalo lehiaketa, artilearen prozesuaren erakustaldi parte-hartzailea, Gorosarri Dantza taldearen erakustaldia, kalejira trikitilariekin eta Gorosarri dantza taldearen erakustaldia. Eguerdiko 15:00etan Zuk ekarri, zuk jan bazkaria egin dute plazan. Arratsaldean XIII. txapel jaurtiketa txapelketa, Larrain dantza, herriko plazan, eta eguna borobiltzeko EME.KI taldearekin erromeriaz gozatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak