Bigarrenez antolatu dute jaia eta aprobetxatu Goieskolaren 25. urteurrena eta Luis Ezeizaren 55.a ospatzeko. Hala azaldu du Eskoriatzako Luis Ezeiza Herri Eskolako zuzendari Maitane Gomez de Segurak: "2018an lehenengo egindakoak balio izan zuen denok elkartzeko eta ikusteko zelako indarra dugun, ez gaudela bakarrik. Txute handi bat izan zen ordukoa. Eta oraingoa ere bai; elkar ezagutu, indartu ondo pasatu eta Debagoienean saretzeko dugun gaitasuna erakusteko unea da. Eta noski, eskola publikoaren aldeko aldarrikapena egiteko topalekua".