Goizetik hasita, egun guztirako egitaraua antolatu dute zapaturako Eskoriatzan. Potx eta Lotx pailazoak egongo dira, elkarte ezberdinek azoka jarriko dute, Alarma Morea taldea, Aliritzi taldearen erromeria parte-hartzailea, oihal akrobazien eta gimnasia erritmikoaren erakustaldiak, 4D/49, Babesgabe eta Perlata taldeka, herri bazkaria, txaranga, Puntu Morea, Food Truck-ak ...
Egitarau osoa hemen dago ikusgai edo Goieskolako webgunean.

Autobus zerbitzua indartu dute
Festara joateko autobus zerbitzua indartu dute. Lurraldebusen zerbitzu berezia jarriko du Aldundiaren Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak, Bergaratik abiatuta. Elorregin ere izango du geldigunea.
