HEMEN DEBAGOIENA

Goitik begira: Atxorrotx (Eskoriatza)

Julen Murua Mesonero 2025eko maiatzaren 27a

Eskoriatzako Bolibar elizatean dagoen mendia da Atxorrotx, eta 744 metroko garaiera du. Gurutze Santuaren ermita dagoen tokian gaztelu bat egon zen XII. mende amaierara arte. 1952an zaharberritu zuten ermita, karlistaldien eta Espainiako gerra zibilaren eraginez kalteak izan zituen eta. Maiatzeko lehen domekan ospatzen da Atxorrotx Eguna.