Pilota mistoko gazteen mailan jokatu zen partiduan, Uxue Gomez eta Alize Sardui erraz nagusitu ziren Aroa Lekerikabeaskoaren eta Haizea Barainkaren aurka; 18 eta 2 irabazi zuten. Ondoren jokatu zen pilota mistoko promesen mailako neurketa, non, Maddi Ugaldek eta Udane Ozaetak osatutako bikoteak 18 eta 8 irabazi zien, Maialen Gaston eta Malen Mena bikoteari.
Jaialdiko azken neurketa –irudietan–, Arraiza-Arrilaga eta Oronoz Goienetxe bikoteen artekoa izan zen. Gorriek, Oronoz-Goinetxe bikoteak, 22 eta 11 irabazi zuten. Partidaren amaieran Miriam Arraizak aitortu zuen garaipenaren gakoa atzeko koadroetan egon zela.
Jende dezente batu zen Joseba Iñurrategi pilotalekuan partiduak ikustera, eta antolatzaileak gustura agertu ziren lehen jardunaldiak emandakoarekin. Guztira zortzi jardunaldi izango dira eta finalak martxoan jokatuko dituzte; hain zuzen, Arrasaten. Txapelketan 72 pilotari arituko dira, eta tartean debagoiendarrak ere badaude.