HARMAILATIK

Julen Arriolabengoa: "Euskalduna Txapelketa irabazteko defentsa lana egin behar izan dut, baina merezi izan du"

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko ekainaren 20a

Maillot urdina eskuratuta, Euskalduna Txapelketa irabazi berri du Julen Arriolabengoa txirrindulari eskoriatzarrak. Caja Rural-Alea taldeko txirrindularia da, eta Harmailatik saioan izan da. Azaldu duenez, lana egin behar izan du, batez ere txapelketak duen iraupenarengatik, martxoan hasi eta pasa den asteburuan amaitu baitzen. Eginiko lan guztiak, ordea, merezi izan duela nabarmendu du.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak