Julen Arriolabengoak irabazi du Euskaldun txapelketa

Josu Bilbao Atxutegi 2023ko ekainaren 17a

Julen Arriolabengoa, Gorlan.

Caja Rural-Alea taldeko ziklista eskoriatzarrak lidergoa ezin hobeto defendatu du Tolosako Jose Mari Anzaren omenezko lasterketan.

Euskaldun txapelketan erregularrena izan da Julen Arriolabengoa debagoiendarra, eta mailot urdina ziurtatu egin du Tolosan jokatu den Jose Mari Anzaren omenezkoan –Laboral Kutxako Murua izan da garaile Tolosan–.

Bere lehiakide nagusia izan den Iker Mintegi (Laboral Kutxa) gertutik kontrolatu ahal izan du Eskoriatzako txirrindulariak, eta azkenean, sailkapenean zuen 8 puntuko aldea mantentzea lortu du, taldeak lan bikaina egin baitu lasterketa eta elastiko urdina mantentzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak