Zuhurtziaz jokatuko dute Eskoriatzan sortu zen sutearekin

Mikel Zumalde Etxabe 2023ko ots. 22a, 16:48

Gaur kea eta erre usaina besterik ez dago; suhiltzaileek atzo gaueko 00:30ean lortu zuten sutea itzaltzea. Zorionez ez da kalte pertsonalik egon, baina bai materialak.

Susto ederra hartu zuten atzo Eskoriatzako Arbiñoste auzoko bizilagunek, izan ere, atzean duten basoak sua hartu zuen etxafuego baten ondorioz. Minutuak aurrera egin ahala sua areagotzen joan zen eta Zubillagako (Oñati) suhiltzaileek Legazpiko eta Eibarko suhiltzaileen laguntza behar izan zuten. Guztira bost ordu behar izan zituzten sugarrak itzaltzeko, eta gaueko 00:30ean amaitu zituzten lanak. Ingurua zaintzen Eskoriatzako basozaina den Fermin Lezeta gelditu zen. GOIENA basozain eskoriatzarrekin egon da sutearen inguruan hitz egiteko. Adierazi duenez, hektarea erditik gora erre zituen atzo iluntzean piztutako suak. Konkretuki, birsortzen ari ziren landareak erre zituen, besteak beste, artea, aritza eta askasiak.

Egun hauetan, euria dago iragarrita eta ondobidean, sua itzali egingo da. Hego haizea sartu ezkero, sua berpizteko arriskua dagoela adierazi du Lezeta basozainak, eta horregatik zuhurtziaz jokatuko dute egunotan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak