Arratsaldean, Eskoriatzako Arbiñoste auzoan, sortu den sutea, dagoeneko kontrolpean dagoela adierazi dute suhiltzaileek. Oraindik sua itzaltzeko lanetan dihardute Zubillagako, Eibarko eta Legazpiko suhiltzaileak, elkarlanean. Izan ere, hasiera batean, sua areagotzen joan da minutuek aurrera egin ahala, eta Zubillagako suhiltzaileek alboko herrietako brigaden laguntza behar izan dute
Bestalde, egin duten lehenengo gauza beheko etxeetako auzokoei euren etxeetara joatea galaraztea izan dela azaldu dio GOIENAri Eskoriatzako alkate Joserra Zubizarretak. Suaren hedapena saihestea izan da helburu nagusia, une oro, batez ere, goiko aldean dauden pinudietara ez heltzeko.
Ertzaintzak adierazi du AP-1 autopistan ez dela inolako kalterik gertatu eta trafikoak normal jardun duela sutea egon den bitartean.