Tramu berri eta estuari aurre egiteko gertu daude pilotuak

Imanol Beloki Unamuno 2022ko uzt. 13a, 15:27

Zapatuan izango da Eskomotor taldeak antolatutako Eskoriatzako lehenengo rallysprinta. Lau mangetan banatuta egongo da: tramu berdinean, bi alde baterako noranzkoan eta beste bi beste aldera. Aretxabaleta eta Eskoriatza arteko auzo-bide artean, zortzi kilometro guztira izango ditu manga bakoitzak,  eta parte hartzen 50 pilotu aurreikusten dituzte.

Honakoa izango da ibilbidea:

Lehenengo bi mangak: Aretxabaletatik Eskoriatzara bitartean, Mendiolako lehenengo aldapatik hasi –Aretxabaletako Bainuetxe industrialdea–, Lete, Eraña, Bolibar, eta Agiñatik pasata, Atxorrotxeko zementuzko bidetik behera, helmuga bertan izanda.

Bigarren bi mangak: Eskoriatzako plazatik irtenda, aurkako norabidean gorantza atera, eta ezkerrera eginda, Namaste belar-dendatik gora, depositu zaharretik gora, Atxorrotxeko zementuzko bidetik gora, Bolibar, Eraña, Lete eta Mendiolan amaituta.

Erlazionatuak

Rallyaren ibilbidea, pilotuaren begiradatik

Imanol Beloki Unamuno 2022 uzt 13 Eskoriatza

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak