Egun guztiko festa Eskoriatza Kirol Elkartearen bueltan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko mai. 30a, 16:01

Eskoriatza kirol Elkartearen eguna ospatu zuten zapatuan. Paella-jana, kirol ekitaldiak eta txaranga doinuak izan ziren kaleak jai giroz betetzeko. Kirol elkartea osatzen duten kide guztiak batzea izan zen elkartearen eguna ospatzeko arrazoi nagusia, beste behin.

Eguerdian hasi zuten ospakizuna, eta eguneko ekitaldi jendetsuena bazkaria izan zen. 200 bat lagun elkartu ziren mahaiaren bueltan, paella jateko.

Bazkal ostean binakako saskibaloi txapelketa jokatu zuten. Edonork har zezakeen parte, eta ondorioz, jokalariak, gurasoak eta baita zuzendaritzako kideak ere animatu ziren baloia hartu eta saskira jaurtitzen.

Izan Eskozale kanpaina

Eskoriatza kirol elkarteak bi sail nagusi ditu: saskibaloia eta areto futbola. Saskibaloian emakumezkoen taldeak dituzte, infantiletatik hasi eta nagusienetara, gazte mailakoa izan ezik. Areto futbolean, aldiz, emakumezkoen eta gizonezkoen taldeak daude.

Herritarrek elkarteari ematen dioten laguntza eta babesa nabarmendu dute elkartetik.

Eskoriatza kirol elkarteak Izan Eskozale kanpaina jarri du abian. Helburua da bazkide eta laguntzaile berriak erakartzea elkartera.

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak