Eskoriatza Kirol Elkartearen eguna ospatzen dabiltza

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko mai. 28a, 16:06

Eskoriatza Kirol Elkartearen eguna ospatzen dabiltza.

Goizean zehar hainbat ekintza egin dituzte: bigarren eskuko azoka eta partiduak, besteak beste. Gainera, Urolatarrak txarangaren musika izan dute eguna alaitzeko.

Paella erraldoia egin dute bazkaltzeko, eta ondoren saskibaloiko jaurtiketa batzuk egiten ibili dira. Eguna amaitzeko, pitxoak eta ogitartekoak salduko dituzte udaletxeko arkupetan jarri duten txosnan, eta musika izango dute iluntzea girotzeko.

Areto futbol partidu erabakigarria

Arratsalde partean kalejira egingo dute Itxaurtxuetara, Eskoriatza-Sasikoa Durango areto futbol partidua ikustera joateko. 18:00etan izango da partidua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak