Normalean aurreko urtean jaiotako haur beste zuhaitz landatzen badituzte ere, atzokoan zazpi astigar landatu zituzten Santa Marina plazako berdegunean. Horren arrazoi nagusia espazio falta da; izan ere, antolatzaileek azaldu duten moduan, herrigunean ez dute urtero horrenbeste zuhaitz landatzeko beste berdegune.
Horrez gain, Zuhaitz Eguneko planteamenduari buelta bat eman eta bizitzaren zikloarekin lotu dute aurten.