Familiek landatutako zazpi astigar berri daude Santa Marina plazan

Itziar Larrañaga Sarasola 2022ko urt. 23a, 16:16

Zuhaitz Eguna ospatu dute gaur Eskoriatzan, iaz herrian jaio ziren 21 umeen omenez. Familien artean zazpi astigar landatu dituzte Santa Marina plazako berdegunean. 12:00etan egin dute hitzordua Ibarraundin, eta, egun hotza izan bada ere, eguzkia lagun izan dute landaketa gunean. 

Aurtengo Zuhaitz Eguna ziklo baten baitan sartu dute. Bizitzaren zikloari erreferentzia eginez, gaur eman diote hasiera jaioberrien omenezko landaketarekin, eta bi aste barru, hildakoen omenez landatuko dituzten intxaurrondoekin emango diote amaiera. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak