HEMEN DEBAGOIENA

Diberti-dantzariek argi ikusi dute Eskoriatza plaza 'martxosoa' dela

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko eka. 29a, 10:33

Argi esan dute emanaldi hasieran Deabru Beltzak taldeko kideek: "Frogatzera gatoz posible dela parranda egin osasun neurriak betetzen diren bitartean". Eta horrela izan da. Eskoriatzarrek goia jo dute girometroan zein osasunmetroan.

Diberti dantza ikuskizunarekin izan dira Deabru Beltzak taldeko kideak Eskoriatzan, zapatuan. Puntako teknologiarekin bertaratu  ziren esperimentu bat egitera. Frogatu nahi zuten posible dela ondo pasatzea osasun neurriak errespetatuz. Hala, erronka polita bota zieten eskoriatzarrei.

Puntako teknologia ekarri zuten froga egiteko; girometroa eta osasunmetroa dituen makina eta poliki-poliki gora egin zuten neurketek.

Lehenengo eta behin berotze ariketak egin zituzten. Pandemia dela-eta luzaro geldirik egon diren gorputzak esnatzeko. Besoak, belaunak... Ondoren, koreografiak etorri ziren, baina eserita egoteko moduan egitekoak. Askotariko musikarekin egin zituzten koreografiak: Saturday Night, Macarena, Asereje... Gaztetxoak ez ezik gurasoak ere mugimenduan ikusi ziren.

Esan moduan girometroak zein osasunmetroak gora egin zuten apurka-apurka eta denen ahaleginarekin goia jo zuten eskoriatzarrek bi neurketetan.

Pozik ziren diberti-dantzariak eta publikoa zer esanik ez! Ondorioa argia izan da: "Plaza martxosoa da Eskoriatza!".

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak