Diberti-dantzariek argi ikusi dute Eskoriatza plaza 'martxosoa' dela

Larraitz Zeberio Lekuona 2021ko eka. 25a, 20:15

Argi esan dute emanaldi hasieran Deabru Beltzak taldeko kideek: "Frogatzera gatoz posible dela parranda egin osasun neurriak betetzen diren bitartean". Eta horrela izan da. Eskoriatzarrek goia jo dute girometroan zein osasunmetroan.

Diberti dantza ikuskizunarekin izan dira Deabru Beltzak taldeko kideak Eskoriatzan. Puntako teknologiarekin bertaratu dira esperimentu bat egitera. Frogatu nahi zuten posible dela ondo pasatzea osasun neurriak errespetatuz. Hala, erronka polita bota diete eskoriatzarrei.

Puntako teknologia ekarri dute froga egiteko; girometroa eta osasunmetroa dituen makina eta poliki-poliki gora egin dute neurketek.

Lehenengo eta behin berotze ariketak egin dituzte. Pandemia dela-eta luzaro geldirik egon diren gorputzak esnatzeko. Besoak, belaunak... Ondoren, koreografiak etorri dira baina eserita egoteko moduan egitekoak. Askotariko musikarekin egin dituzte koreografiak: Saturday Night, Macarena, Asereje... Gaztetxoak ez ezik gurasoak ere mugimenduan ikusi dira.

Esan moduan girometroak zein osasunmetroak gora egin dute apurka-apurka eta denen ahaleginarekin goi jo dute eskoriatzarrek bi neurketetan.

Pozik ziren diberti-dantzariak eta publikoa zer esanik ez! Ondorioa argia izan da: "Plaza martxosoa da Eskoriatza!".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak