Tokiko kontsumoa sustatzeko bonuak saldu eta saldu ari dira

Imanol Beloki Unamuno 2021ko eka. 8a, 18:46

Joan den eguaztenean hasi zen Eskoriatza bizirik bonuen kanpaina martxan, eta erantzun ona izaten ari da. Izan ere, lehenengo faseko bonuen %70a saldu dute, iazko berdinak direnak, eta ostalaritzara bakarrik bideratutakoak ere –aurten berriak– arrakasta izaten ari dira.

Abuztuaren 31ra arte dago aukera bonuak erosteko eta horiek erabiltzeko. Bonu orokorrak faseka salduko dituzte, eta fase bakoitzean 700 bonu aterako dituzte. Joan den astean atera zituztenak agortu dira, eta irailean beste 700 bonu aterako dituzte, eta , azkenik, Gabonetan beste hainbeste. Bereziki, ostalaritzan gastatzekoak direnak, berriz, 550 jarri dituzte salgai, urtea bukatu arte, erosi eta erabili ahal izango direnak.

Ibarraundi museoan salgai

Ordutegi honen barruan erosi ahal izango dituzte bonuak interesdunek: Astelehenetan eta egubakoitzetan, goizez, 11:00etatik 13:30era bitartean, eta arratsaldez, eguaztenetan, 17:00etatik 19:30era bitartean.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak