Zuzenak talde gasteiztarrak gurpildun aulkiko saskibaloi erakustaldia eskaini zuen, atzo, Manuel Muñoz kiroldegian. Horrekin batera, omenaldi beroa jaso zuen taldeko kide den Martin Perez Eskoriatzako saskibaloi jokalariak. Eskoriatza Kirol Elkarteak antolatuta, kirol egokituko erakustaldia egin zuten, eta harmailak bete egin ziren Perez eta Zuzenak talde gasteiztarreko kideak gurpildun aulkian jokatzen ikusteko. Horrekin batera, Eskoriatza KE klubeko saskibaloi saileko jokalariak aurkeztu zituzten, oroigarriak jaso zituen Perezek…, besteak beste.
2019 urt 04 Eskoriatza
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.