Omenaldi beroa Martin Perezi

Imanol Beloki Unamuno 2019ko urt. 4a, 10:05

Omenaldi beroa jaso zuen Martin Perez saskibaloi jokalariak, atzo, Manuel Muñoz kiroldegian. Eskoriatza Kirol Elkarteak antolatuta kirol egokituko erakustaldia egin zuten, eta harmailak bete egin ziren Perez eta Zuzenak talde gasteiztarreko kideak gurpildun aulkian jokatzen ikusteko. Horrekin batera, Eskoriatza KE klubeko saskibaloi saileko jokalariak aurkeztu zituzten.

Abuztuan selekzioarekin brontzezko domina irabazi duen –Europako Txapelketan– Martin Perez saskibaloi jokalaria omendu zuen atzo Eskoriatza Kirol Elkarteak. Horren aurretik, baina, Zuzenak saskibaloi taldeak erakustaldia eskaini zuen eskoriatzarren gozamenerako. Helburua, gurpildun aulkiko saskibaloia eskoriatzarrek, eta bereziki Eskoriatzako saskibaloi jokalariek ezagutzea izan zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak