Aplikazioa erabiltzen duten bezeroen artean, gainera, zozketak ere izango dira datozen asteetan. Gaur hasiko da lehenengo zozketa, eta parte hartzeko, App Storetik edo Play Storetik aplikazioa jaitsi eta erabili egin beharko da.
Aplikazioaren kanpaina egiteko, bestalde, iragarki bat ere egin dute, herriko merkatarien laguntzarekin. Hala, eguaztenean, 19:00etan proiektatuko da bideoa, Fernando Eskoriatza plazan, beste hainbat ekintzekin batera.