Eskoriatzarrentzat erabilgarri dago 'Merkatari' aplikazioa

Imanol Beloki Unamuno 2018ko aza. 29a, 10:21

Astelehenean, azaroaren 26an, ireki zuten Merkatari aplikazioa Eskoriatzan. Hala, ordutik, aukera dute eskoriatzarrek App Storetik edo Play Storetik aplikazioa jaitsi eta erabiltzeko.

 Aplikazioaren helburua herriko merkatarien eta bezeroen arteko komunikazioa hobetzea da. Hori horrela, promozioak, herriko eskaintza, komertzioekin komunikazio zuzena eta eskaerak egiteko aukera ematen duen aplikazioa sortu berri dute, besteak beste.

Eskoriatzako 36 komertziok hartu dute parte proiektuan eta aste hauetan promozio bereziak eta zozketak izango dira aplikazioa erabiltzen dutenentzat. Horrekin batera, aplikazioa herritarren artean zabaltzeko, sustapen-bideo bat egin dute, herritarrak aplikazioa erabiltzera gonbidatuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak