Eskoriatzako III. Pintxo lehiaketako irabazlea Urrestilla tabernaren 'Kokotxa-nel' izan da

Imanol Beloki Unamuno 2018ko aza. 19a, 11:49

Herriko merkataritza eta ostalaritza sustatzeko eta pintxoak egiterakoan bertako produktuak erabiltzeko helburuarekin antolatutako lehiaketako irabazlea Urrestilla tabernaren Kokotxa-nel pintxoa izan da. Hirugarren edizioarekin pozik agertu dira antolatzaileak, eta datorren urtera begira, parte-hartzea handitzea nahiko luketela ere adierazi dute.

Atzo, eguerdian izan zen Eskoriatzako III. Pintxo lehiaketako sari banaketa, herriko plazan. Hala, jende dezente batu zen bertan, eta giro ederra sortu zuten herritarrek.

Epaimahai lanetan, honako hauek aritu ziren: Iker Esteban Zumeltzegi dorreko sukaldaria, Itziar Ezpeleta Olazar jubilatu elkarteko kidea, Edurne Uribesalgo Gamarra Ostalaritza eskolako irakaslea, Salva Garcia Luis Ezeiza Herri Eskolako sukaldari ohia, eta Joseba Bartol Arrasateko Ospitaleko sukaldaria.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak