Urrestilla tabernaren 'Kokotxa-nel' pintxoa izan da gustukoena

Imanol Beloki Unamuno 2018ko aza. 18a, 19:28

Eskoriatzako Udalak hirugarren urtez antolatutako pintxo lehiaketako irabazlea, Urrestilla tabernako Kokotxa-nel izan da. Umore puntuarekin asmatutako izena duen pintxoa egiteko, kokotxa erabili du Leire Errasti Urrestillako ugazabak osagai nagusi bezala, eta horrez gain, tenpura-irina, perrexilla eta berakatza, piperra eta tipula, ogia, eta patata erabili ditu. Horrez gain, Akeita, eta Mirentxu tabernek ere parte hartu dute, eta hauen pintxoekin ere disfrutatzeko aukera izan dute herritarrek.

Lehiaketa egubakoitzean hasi zen, eta gaur eguerdian atera dituzte hiru pintxoak tabernetatik plazara herritarrek probatu ditzaten. Giro aparta izan da, eta herritarren zein epaimahaiaren botoekin batera, Urrestillakoa izan da aurtengo lehiaketako irabazlea.

Herriko merkataritza eta ostalaritza sustatzeko eta pintxoak egiterakoan bertako produktuak erabiltzeko helburuarekin antolatutako lehiaketan, hiru tabernek hartu dute aurten, parte, eta honako pintxoak egin dituzte: Akeita tabernak  Neguari Koxk, Urrestilla tabernak Kokotxa-nel eta Mirentxuk Frantsesatxue.

"Pozik" lehiaketak eman duenarekin

Hala, egubakoitzean, eta zapatuan 300 pintxotik gora saldu zituzten, gaur goizean saldutakoak kontatu barik."Pozik gaude lehiaketak eman duenarekin. Hiru tabernek soilik hartu dute parte, baina jendeak erantzun du. Urrestillak irabazi arren, 50 euroko bi sari banatu ditugu; bata, parte hartu duen tabernetan gastatzeko saria izan da, Jon Urrutiak jaso duena, eta 50 euroko beste saria, honakoa, herriko dendetan gastatzeko izango dena, Txaro Kortazar."

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak