Nerabeek, irakasle paperean behar bezala sartuta, irakatsi beharrekoak ongi prestatu dituzte ikastaroa eman baino lehen. Hala, ostean, astelehenetik eguaztenera bitartean, Udal Bibliotekan batu dira nagusiekin, eta haiek zituzten zalantzak argitzen eta beste hainbat gauza berri irakasten izan dira.
"Oso balorazio positiboa"
Iñaki Agiriano Eskoriatzako bibliotekariak proposatu zion ideia Olazar erretiratuen elkarteko lehendakariari, eta adierazi du ikasleek eta erretiratuek begi onez hartu dutela proiektu hori: "Denak oso gustura aritu dira saioetan, eta gazteek, irakastera joan arren, nagusiengandik ere ikasi dutelakoan nago. Denak irteten dira irabazten; aurrera begira, halako saio gehiago egingo ditugulakoan nago".