Eskoriatzarrak eta merkatariak gerturatzeko 'Merkatari' proiektua zabalduko da herrian

Amaia Txintxurreta Guridi 2018ko mai. 16a, 10:54

Lehenengo merkatariekin ezarpen edo inplantazio prozesua landuko dute, eta gero, Eskoriatza guztira zabalduko dute Merkatari aplikazio informatikoa, hori erabiliaz, merkatarien eta herritarren arteko harremana sendotzeko helburuz.

Herritarrak eta merkataritza gerturatzeko eta bertako kontsumoa sustatzeko Merkatari aplikazio informatikoak urte eta erdi bete du. Goiena bultzagile den proiektua asmo berriekin dator orain eta Eskoriatzara zabalduko da.

Lehenengo merkatariekin ezarpen edo inplantazio prozesua landuko dute, eta gero, Eskoriatza guztira zabalduko dute, aplikazioa erabiliaz, merkatarien eta herritarren arteko harremana sendotzeko helburuz.

Merkatari-k aukera ematen du, esaterako, txat zerbitzu baten bitartez, herritarrek merkatariei mezu zuzenak bidaltzeko. Merkatariek euren promozioen berri eman eta katalogoa erakusteko aukera ere izango dute, eta herritarrek balorazioak egin ahal izango dituzte. Proiektuko kudeatzaile Asier Amutxastegik azpimarratu du aplikazio bitartez aukera izango dutela merkatariek herriko bezeroek dituzten "beharrei erantzuteko".

Udaletik, bestetik, merkataritzari garrantzia ematen diote eta iazko irailean Merkataritza Mahaia sortu zuten. Horietako bilera baten proposatu zuten teknologia berriei aukera bat ematea, eta horretarako Merkatari aproposa dela esan du Merkataritza Mahaiko koordinatzaile Eneritz Zubiak. Eskoriatzako merkatariak ere ilusioz daudela adierazi du Jabi Altuna merkatariak.
 
Hasiera batean, Eskoriatzako zazpi komertziorekin hasiko dira lanean eta asmoa da herriko beste komertzio batzuetara ere zabaltzea.

Hedatzen doan proiektua

Lehenengo esperientzia Arrasaten izan zen eta garatze prozesuan hainbat hobekuntza egin dituzte. Arrasateko dendariekin batera lanean jarraitzen dute gaur egun eta Eskoriatzaren ostean, Merkatari ezarriko den hurrengo herria Oñati izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak