Auto istripuak prebenitzeko saio arrakastatsua

Imanol Beloki Unamuno 2018ko ots. 12a, 14:40

Debagoienera iritsi da zirkulazio istripuak saihesteko Zuk ez duzu ordezkorik prebentzio programa. Arrasateko ikasleek pasa den eguaztenean izan zuten saioa; eta egubakoitzean iritsi zen Eskoriatzara. 15 eta 19 urte bitarteko gazteak ditu ardatz Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak bultzaturiko plangintzak, eta gidabaimena ateratzeko adinean daudenak edo laster egongo direnei zuzendutakoa da.

Besteak beste, auto istripuetako biktimen eta larrialdi zerbitzuetako kideen bertsioak ezagutarazi zituzten Almeneko saioan. Tartean izan zen Naiara Arbilla. Gurpildun aulkian geratu zen kamioi baten kontra talka egin ondoren, eta, ezbehar hurak eragindakoak azaldu zituen.

Balorazio positiboa

Irakasleak, bestalde, saioak emandakoarekin gustura geratu ziren, eta ikasleengan eragina izan zuela nabarmendu zuten. Saioan adierazitako kasuetan, ikasle eta irakasleak identifikatuta sentitzea lortu zutela ere gaineratu zuen.

Kontzientzia piztuz

Ikasleentzat inpaktua sortu zuen saioak, eta etorkizunera begira, esandakoak eragina izango dutela beraiengan adierazi zuten. 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak