Pasa den astean, Le Touquet Quartet hari-laukotea izan zen Zaldibar antzokian eta guztiz bete zen aretoa. Hala, bikain hasi dute Atxorrotx kultur elkartekoek aurtengo Errekan Gora egitasmoa, eta aste bukaera honetan, berriz, beste bi kontzertu izango dira.
Izaki Gardenak, Gernika plazan
Gaur, Izaki Gardenak taldeak kontzertua eskainiko du Gernika plazan. Emanaldia, 22:30ean hasiko da, eta bertan, Jon Basaguren musikariak egindako abestiak, taldean entzuteko aukera izango da. Aurri gara laneko kantak bereziki eskainiko ditu, baina aurreko diskoetakoak abestiak ere entzuteko aukera izango da.
Maialen Errotabehere, antzoki kanpoan
Gaur, Izaki Gardenak, baina aste bukaera hau musikaz beteta dator, izan ere, bihar, zapatua, beste emanaldi bat ere izango da ordu berean. Maialen Errotabehere bakarlariarena hain zuzen ere. Aurten, aldaketa moduan, lokalizazio ezberdinak probatu nahi dituzte Atxorrotx Kultur Elkartekoek, eta emanaldia antzokiaren kanpoaldean izango da, eszenatokia aldatze aldera. Hala, Maialen Errotabeherek leku hau bataiatuko du.
Datorren astean gehiago
Hurrengo emanaldiak, berriz, uztailaren 22an eta 23an izango dira. Big Band Berri taldea Txistularien arratian izango da uztailaren 22an, 22:30ean, eta aurtengo egitaraua itxiko duen azken emandaldia berriz, Belako taldearena izango da. Errekan Gorako egitarauko talde izarraren kontzertua Huhezi unibertsitateko klaustroan egingo da.