Emanaldia 22:30ean izango da Gernika plazan (plaza txiki) eta Atxorrotx Kultur Elkarteak antolatutako Errekan Gora egitasmoko bigarren kontzertua izango da hau. Hiru diskoetako kantuak joko dituzte emanaldian, eta baita bertsioren bat ere. Jon Basaguren abeslariaren esanetan: "Kanta rockeroagoak joko ditugu, zuzenekoetan energia handiagoa izaten dutelako halako kantek, era pasionalagoan. Gainera, Eskoriatzan era akustikoan jo nuenean herritarrek ezagutzen zituzten kantuak, eta, taldearekin joanda, indar handiagoa izango du emanaldiak. Espero dut jende asko gerturatzea eta kontzertuaz disfrutatzea".
Itsasargiak, Amaieratik hasi eta Aurri Gara diskoetako lanak taularatzeaz gain, bertsioren bat edo beste joko dute, eta herritarrak animatu nahi izan ditu Jon Basaguren abeslariak: "Udan hiru emanaldi bakarrik eskainiko ditugu, eta aukera paregabea izango dute Eskoriatzakoek eta bailarakoek kontzertuaz disfrutatzeko".
Udan soilik hiru emanaldi
Izaki Gardenak taldeak hiru kontzertu eskainiko ditu udan. Taldekideek beste lan batzuk dituzte, eta, oporrak hartzeko beharrarekin, honela osatu dute egitaraua: gaur, 22:30ean, Eskoriatzan, Errekan Goran; hilaren 30ean, Elorrion, Musikairen, 22:00etan; eta abuztuaren 5ean, Gasteizko jaietan, Matxete plazan 00:00etan.