Arratsaldean jarraituko dute ekitaldiek, baina kalean. 18:00etan, herritarrek etxean egindako tortillak salduko dituzte eta batutako dirua –goizean salda eta txistorrarekin batutakoa ere bai– Atxorrotx Gobernuz Kanpoko Erakundearentzat eta Atzegi elkartearendako izango da.
Herritarrek tortilla pintxoak jaten duten bitartean, Jainaga eta Narbaiza trikitilariek girotuko dute plaza.