Ehunka herritar batu dira Atxorrotx egunean

Monika Belastegi Aranzabal 2015ko mai. 3a, 13:41

Goizeko lehen orduan bestela bazirudien arren, primeran portatu da eguraldia eta eskoriatzar asko igo dira Atxorrotx mendira. Errotutako ohitura da Atxorrotx egunaren ospakizuna eta goiz pasa poiita egin dute bertara igotzera animatu direnek. Iritsi bezain pronto ermitako kanpaia jotera hurbildun dira ia gehienak, tradizioa jarraituz eta 11:00etako mezaren ondoren, parrokoak bedeinkazioa bota dio Debagoien osoari Atxorrotx gainetik. Salda eta txistorra jateko aukera ere egon da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak