Eskoriatzako neskak tarte oso txikiaz sailkatu dira igoera faserako

Xabier Urzelai 2014ko ots. 23a, 20:19

Eskoriatzako saskibaloi partiduko une bat.
Ligako lehenengo zortzi taldeen artean egotea zen Fernando Rasoren nesken helburua, eta egubakoitzeko emaitza txarrak lagundu ez badie ere lortu dute helburua, igoera fasean izango dira.

Egubakoitzean 35-59 galdu zuten Alde Zaharrekoen kontra, eta emaitzak partiduan gertatutakoa ondo islatzen duela onartu arren, entrenatzaile eskoriatzarrak badaki bi talde horien arteko aldea ez dela horrenbestekoa: "Txarto hasi ginen [2-10], presio handiegia-edo genuelako ez genuen ezer egin ondo, eta desastre hutsa izan zen, ez ginen partiduan sartu".

Izan ere, atsedenaldian markagailuak 16-31 erakusten zuen: "Saskiratzeetan ez baduzu bakarra asmatzen, baina sikiera defentsan ondo ari bazara...", Baina hori ere ez, ahazteko partidua izan zen. 

Hala ere, asteburuko emaitzak aldeko izan zituen Eskoriatzak, eta Lauko Finalean egoteko talde gaztea badute ere, igoera fasean lehiatuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak