Aretxabaletako hiru bikote izango dira Emakumeen frontenis txapelketako finalerdietan

Mirari Altube Arrese 2014ko ots. 22a, 16:30
Lore Martinez, Eider Zabala, Rosa Ojuel eta Iratxe Hernandez.
Gaur, otsailak 22, jokatu dituzte Emakumeen frontenis txapelketako final-laurdenak Iturrigorri pilotalekuan, eta norgehiagoka bizien ostean Aretxabaletako hiru bikote sailkatu dira finalerdietarako.

Hona gaur jokatutako final-laurdenetako emaitzak:

Maite Fraile / Maite Otxoa 25
Yolanda Campoy / Idoia Bilbao 9
 
Iratxe Hernandez / Eider Zabala 10
Rosa Ojuel / Lore Martinez 25 
 
Dorleta Elkorobarrutia / Ainhoa Gallastegi 25
Marina Garmendia / Ane Benito 8
 
Lur Delgado / Lierni Zangitu 25
Larraitz Iñurrategi / Olatz Padaldai 13
 
Hortaz, martxoaren 1ean jokatuko duten finalerdietarako sailkatu diren bikoteak dira:
Maite Fraile / Maite Otxoa
Rosa Ojuel / Lore Martinez
Lur Delgado / Lierni Zangitu
Dorleta Elkorobarrutia / Ainhoa Gallastegi
 
Eta finala martxoaren 8an izango da, Emakumeen Nazioarteko Egunean.
 

Antolatzaileak oso pozik

Aretxabaleta Kirol Elkarteak eta Loramendik elkarrekin antolatu dute txapelketa, Udalaren laguntza tarteko. Bai antolatzaileak, bai jokalariak oso pozik daude txapelketak orain arte eman duenarekin, eta dagoeneko datorren urtekoan pentsatzen hasita daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak