Malen Ruiz de Azuak arazo gehiago izan zituen, teknikoak batez ere. 3.60 metroko saltoaz konformatu behar izan zuen, ez zuen lortu, eta 3.75eko marka gainditzerik; orain hilabete du gazteen Espainiako Txapelketara begira arazo horiek gainditzeko. Jonathan Perezek, berriz, pozik amaitu zuen egindako lanaz, eta 8. sailkatu zen (4.80). Marka hori segituan gainditu zuen, oso erraz, baina ondoren 4.95eko saltoaz galdu samar ibili zela aitortu digu. Eta azkenik, Iñigo Uribarrenek balio gabeko hiru salto egin zituen, korrikaldian neurria hartu ezinka ibili zen-eta.
Kadeteak Gipuzkoarekin Zaragozan
Bestalde, Arrasateko taldeko –Arrasate Atletiko Kanpanzar– lau gazte Zaragozan izan ziren, Gipuzkoa ordezkatzen. Bakarkako probetan podiumaren bueltan ibili ziren, eta errelebotan azkarrenak izan ziren. 60 metrotan Ibai Fernandezek 3. postuan amaitu zuen. Altuerako jauzian, Eneko Carrascal 3. postuan geratu zen 1,66 metroko saltoa eginda. Daniel Martin laugarren izan zen 600 metroko lasterketan (1.31). Marixe Ruiz de Austri erreserban zegoen eta bigarren aukeran, 60 metroko hesi-lasterketan, 4. izan zen (9,80). Gainera, marka pertsonala ondu zuen.