Eskoriatzan Hondakinak murrizteko kanpaina berria du esku artean Eskoriatzako Udalak. 'Ontziratu zaitez! Dendatik sukaldera, usain eta hondakinik gabe!' izena du proba pilotu horrek, eta paper gutxiago erabiltze aldera, herriko bost arrandegi eta harategietan tupperra erabiltzea bilatzen du. Bihar bertan jarriko dute martxan. Erosle bakoitzak tupperra eroan beharko du dendara, eta ontzi berrerabilgarria erabilitako erosketa bakoitzeko txartel bat jasoko du erosleak. Hil bakoitzeko 18an zozketa egingo da, eta zenbaki irabazleak 50 euroko erosketa jasoko du, aste beteko epean, txartel irabazlea banatutako dendan gastatzeko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.