ALBISTEAK

Bonbardaketaren urteurrenean, elkarretaratzea eta umeendako ikus-entzunezko baten aurkezpena

Larraitz Zeberio Lekuona 2026ko apirilaren 22a

Egunotan betetzen dira 89 urte abiazio italiarrak eta alemaniarrak, Francoren aginduz, Elgeta bonbardatu zutela. Bonbardaketaren urteurrenean, Elgeta moduan suntsituak izan ziren eta izaten ari diren herriak izango dituzte gogoan. Memoria historikoa txikienei gerturatzeko, berriz, gaztetxoendako egokitutako ikus-entzunezko bat aurkeztuko dute barikuan. Aurrerantzean, Intxortako ibilbide tematikoa ezagutzera etortzen diren eskoletako ikasleendako ere izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak