Nazioartean bizi den egungo egoera salatzeko elkarretaratzea antolatu du Antzuola Palestina elkarteak: "Potentzia inperialistek euren operazio militarrak zabaltzen jarraitzen dute (Ukrania, Palestina, Venezuela, Iran, Libano...) nazioarteko lege-akordio guztiak alde batera utzita eta suntsipena eta heriotza areagotuz. Armagintza negozio bat den bitartean, gerrak egongo dira, gutxi batzuentzat aberastasuna eta gehiengoarentzat pobrezia handiagoa ekarriz", adierazi dute elkarteko kideek.