Jada ikusgai daude Elgetan martxoan grabatutako Linbo saioaren atalak. Grabatu berri dituzten zazpigarren eta zortzigarren atalak, ostera, datozen bi domeketan ikusi ahalko dira Primeran plataforman, 19:00etatik aurrera. Elgetan orain arte egindako grabaketek harrera ona izan dute, eta lantaldeko kideak ere pozik agertu dira.
Grabaketetara gerturatzerik izan ez dutenenek, azken aukera, Apirilaren a 22an, izango dute. Beste bi grabaketa egingo dituzte egun horretan, 17:30ean eta 19:30ean, hurrenez hurren.