Publikoa gustura 'Linbo' saioaren Elgetako lehen bi grabaketak zuzenean ikusita

Larraitz Zeberio Lekuona 2026ko martxoaren 27a

Aitziber Grados 'Linbo' saioa grabatzen, Espaloian.

Hiru Damatxo ekoiztetxeak bi atal grabatu zituen eguaztenean Espaloia kafe antzokian. Lehenengoa domekan, hilak 29, emango dute Primeran plataforman. Beste bi grabaketa egun daude iragarrita; apirilaren 8a eta 22a. Ikustera joateko, hemen eman behar da izena.

Telebista-plato izan zen eguaztenean kafe antzokia. Aitziber Gradosek aurkeztutako umorezko saioko bi atal grabatu zituen Hiru Damatxo ekoiztetxeak, Primeran plataformarako. Lehenengoa domeka honetan emitituko dute, eta jarraian joango dira hurrengoak.

Umorezko saioa da Linbo eta gustura egin zuten barre Espaloian publiko lanak egitera animatu zirenek. Badira, lehen saiora joan eta bigarrenera ere gelditu zirenak.

Gonbidatu eta kolaboratzaile sarea dute Linbo saioan eta hainbat aurpegi ezagun elkartu ziren eguaztenean Elgetan. Bestetik, gidoilari lanetan dihardu Asier Kortabarria Moto bergararrak. Gidoia idazteaz batera, grabaketa hasi aurretik publikoari harrera egiteaz eta saioan zelan jokatu azaltzeaz arduratzen da Beñat Iturbe gidoilari eta umoregilearekin batera. Beste ikuskizun bat, bere horretan.  

Beste bi grabaketa egun daude iragarrita. Apirilaren 8an eta 22an beste bina saio grabatuko dituzte Elgetan, 17:30ean eta 19:15ean. Ikustera joateko, hemen eman behar da izena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak