Domingo Iturbe kaleko lehen jaiak ospatu dituzte Elgetan

Koldo Zubia Salas 2025eko urriaren 27a

Asteburu honetan, Elgetako Domingo Iturbe kalean, jaiak ospatu dituzte estreinakoz, bertako jai batzordeak antolatuta. 

Lehenengo etxafuegoarekin hasi ziren jaiak ostiralean, eta, horren ostean, musika izan zen nagusi; karro-poteoa, DJ Txasioren saioa, herriko Babesgabe taldearen kontzertua, eta, Pablo Manso eta Ander Sarasuaren lehen DJ sesioa izan ziren.  

Zapatuan berriz, janariaren bueltan joan zen eguna; goizean, bakailao lehiaketa eta umeendako pintxo hotzen lehiaketa izan ziren, eta, eguerdian, 125 lagunek Paella bazkaldu zuten Espaloian. Unai Cantabranaren kontzertuak bazkalostea girotu zuen, eta, jaiekin amaitzeko, danborrada eskaini zuten euripean.

60 lagun inguru, Oñatiko Udalak lagatako danbor eta barrilekin irten ziren kalejiran, Bergarako musika bandako dozena bat lagun izan zituzten alboan, musikarien taldera gehitu ziren lauzpabost elgetarrekin batera. 

Kalejira hasi eta gutxira, euria hasi zen, eta, musika bandakoak kaleko arkupe betean sartu behar izan ziren. Danbor jotzaileek berriz, euripean jarraitu zuten San Sebastian, Tatiago, Iriyarena, Diana, Debako martxa eta Elgetako martxa jotzen.

Euriak eta haizeak baldintzatu arren, ez zuen festa eten, eta, Domingo Iturbeko lehenengo jaiak,  Miren Gisasolaren DJ sesioarekin biribildu zituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak