Euriak ez du Domingo Iturbe kaleko jaietako danborrada eten

Koldo Zubia Salas 2025ko urr. 25a, 20:57

Asteburu honetan, Elgetako Domingo Iturbe kalean, jaiak ospatu dituzte estreinakoz, bertako jai batzordeak antolatuta. Atzo, etxafuegoa bota ostean hasi ziren jaiak, eta, gaur, ekitaldi nagusiak izan dira. Eguerdian, 125 lagunek bazkaldu dute Espaloia Antzokian, eta, ondoren, euripean egin duten danborradak hartu du lekukoa.

Domingo Iturbe Fest jai batzordeak lanak izan ditu kaleko lehen jaiak antolatzerako orduan. Euriaren beldurrez, frontoi zaharrean egitekoak ziren ekintza gehienak, Espaloia Antzokira lekualdatu zituzten. Bada, asteburu osoan egin ez duen euria bota du danborradan, 60 lagun inguru kalera irten direnean. 

Dena den, euriak ez du festa giroa eten. Kalejira txiki bat egin ostean –euria hasi denean–, musikariak arkupean sartu dira, danborrarekin zihoazenak berriz, euripean jarraitu dute San Sebastian, Tatiago, Iriyarena, Diana, Debako martxa eta Elgetako martxa jotzen. Herritarrek ere ez dute hutsik egin eta gogoz jarraitu dute jaietako ekitaldi nagusia.

Ekintzaz betetako asteburua

Kaleko jaiak atzo hasi ziren, lehenengo etxafuegoarekin, eta, horren ostean, musika izan zen nagusi; karro-poteoa, DJ Txasioren saioa, herriko Babesgabe taldearen kontzertua, eta, Pablo Manso eta Ander Sarasuaren lehen DJ sesioa izan ziren. 

Gaur berriz, janariaren bueltan joan da eguna; goizean, bakailao lehiaketa eta umeendako pintxo hotzen lehiaketa izan dira, eta, eguerdian, 125 lagunek bazkaldu dute Paella Espaloian.

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak