Zapatuan egin zen Intxortako Ahuntzak Trail lasterketaren laugarren edizioa. Euriak, hotzak eta lokatzak baldintzatutako lasterketa izan zen, eta Aritz Sardina eta Oihana Kortazar gailendu ziren 21 kilometroko Ahuntzen Lasterketan. Bestalde, Antxumeenean, 4 kilometroko ibilbidean, Unax Agirre elgetarra eta Alaitz Berasaluze arrasatearra nagusitu ziren.
2025 mar 29 Elgeta
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.