Aritz Sardina eta Oihana Kortazar nagusi Ahuntzen Lasterketan

Eneko Azurmendi Barrena 2025ko mar. 29a, 16:03

Euriak, hotzak eta lokatzak baldintzatutako mendi lasterketa izan da gaurkoa eta iruindarra eta elgetarra izan dira onenak. Antxumeen Lasterketan, aldiz, Unax Agirrek eta Alaitz Berasaluzek irabazi dute.

Antxumeen Lasterketaren ostean abiatu da Ahuntzen Lasterketa, 10:00etan, eta 21 kilometroko ibilbidean, Aritz Sardina iruindarrak ezarri du markarik onena (o1:42:47), Iñigo Pradera mallabitar eta bigarren sailkatuari minutu batetik gorako aldea aterata (01:44:07). Podiuma Josu Urrutiak ondarrutarrak osatu du (01:45:46).

Emakumezkoetan, Ohiana Kortazar etxeko lasterkariak ez du aurkaririk izan, eta erraz irabazi du proba (01:54:31). Nora Narbaiza zaldibartarra sailkatu da bigarren, irabazlearengandik ia ordu laurdenera (2:09:03). Hirugarren sailkatua Ane Zabala arrasatearra izan da (02:10:47), podiuma osatuta.

Era berean, beteranoen kategorian, Usansoloko Alexander Ordeñanak (01:46:49) eta Oihana Kortazarrek eskuratu dute lehen saria.

Lehen elgetarraren saria, azkenik, Urko Lozanok (02:00:19) eta Goiatz Agirrek (02:34:21) irabazi dute.

Antxumeek, lau kilometroko ibilbidea

Antxumeen Lasterketari dagokionez, lau kilometroko ibilbidean, Unax Agirre elgetarra izan da onena (00:17:29). Aritz Barbier donostiarra sailkatu da bigarren (00:19:41) eta Xabat Aiastui antzuolarra, berriz, hirugarren (00:20:11).

Nesketan, Alaitz Berasaluze arrasatearra izan da nagusi (00:22:45) eta gertu izan du Noa Herzog bergararra (00:23:23). Podiumeko hirugarren koskara Ibon Diaz bergararra igo da (00:24:39).

Sailkapen guztiak ikusgai, hemen.

'Harmailatik' saio berezia

Halaber, lasterketak eman duen guztia Goiena telebistako Harmailatik saio berezian ikusi ahal izango da datorren egubakoitzean, protagonista guztien ahotsak jasota.

Erlazionatuak

Ahuntzen Lasterketako helmuga, argazkitan

Eneko Azurmendi Barrena mar 29 Elgeta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak