Inguruko motorzaleen topaleku izan zen zapatuan Elgetako Mendi Mendia Racing jaia. Zazpigarren aldiz antolatu dute motorzaleek, eta egunean zehar hainbat ekintza izan ziren. Eguerdian, esaterako, 25 urtetik gorako autoen erakusketa izan zen herriko plazan eta bertan ikusi ahal izan ziren mini klasikoak, rallyetako autoak edota Vespa motorrak, besteak beste. Ibilgailu horien artean zen Mikel Beretxinagak eta Oskar Sarasuak denboraldi honetarako prestatu duten autoa eta baita Eskoriatzako Mikel Oiartzabal pilotuarena ere.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.