Mendi Mendia Racing taldeko pilotuak eta jarraitzaileak gustura daude egunak emandakoarekin. Eguraldia alde izan dute eta giro ederra izan da eguerdian plazan egindako ekitaldietan.
Ibilgailu klasikoen erakusketan 15 bat auto egon dira ikusgai baita motor bat ere. Ibilgailu horien artean zen Mikel Beretxinagak eta Oskar Sarasuak denboraldi honetarako prestatu duten autoa. Euskal Herriko Rally txapelketan parte hartzeko asmoa dute eta Intxortako rallysprinta ere begiz jota dute. Ez da zaletasun merkea eta gaurko egunean batutako diru gastuei aurre egiteko erabiliko dute.
Mendi lasterketa Egoarbitzara
Eguerdiko beste hitzorduetako bat mendi lasterketa izan da. Hamahiru lagunek hartu dute parte eta amaitutakoan egin dute sari banaketa. Talde argazkia eta Espaloian egindako bazkaria etorri dira gero.
Lasterketako emaitzei dagokienez hemen sailkapena:
- Urko Lozano 39:42 (lehen gizonezkoa)
- Martin Egizabal 40:30
- Jon Aldaolea 40:30
- Oihan Ibarra 42:20
- Andoni Elorza 43:45
- Jon Arruabarrena 44:58
- Ibai Zabaleta 44:58
- Amets Agirre 46:54 (lehen mutil gaztea)
- Goiatz Agirre 47:30 (lehen emakumea)
- Nerea Urresti 48:00
- Iratxe Alonso 49:50
- Nora De Vega 51:10 (lehen neska gaztea)
- Txomin de Vega 51:10
Kontzertuen zain
Lau talderen kontzertuak daude iragarrita gauerako. 21:30ean hasiko da musika jaialdia. Banana Shake, Babesgabe, No Limits eta Nafarroa 1512 taldeek joko dute. Amaitutakoan, DJ Oier Mendizabalekin luzatuko da gaua Espaloian.