Elgetako atseden-gunerik ezagunena da Asentzio. Putzu txiki bat dago erdigunean, eta ehun urtetik gorako pago ugari inguruetan; ikuspegi dotoreak ditu, gainera. Mahaiak, jarlekuak, parrilak eta iturria ere badaude, eta izen bereko ermita. Maiatzean izaten da Asentzio Eguna, eta Elgetako eta Angiozarko herritarrek elkarrekin ospatzen dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.